Urtero moduan, etxeko txikienak izanen dira Arbazuko moxorroen protagonistak. 17:00ak aldera aterako dira mozorrotutako haurrak plazara. Moxorroak herri ihoteko Arruazuko pertsonaiak dira, burua estalita eta zigorra eskuan, jendea berotu nahian ibiliko direnak. Etxez etxe egindako errondan bildutako jaki eta diruarekin, txikiek Itur-Gain elkartean merienda ederra eginen dute.