Txikiak euskararen alde lasterkan

Guaixe 2022ko api. 5a, 09:20

Larunbat arratsaldean egin zen Korrika txikia.

Gozo lo zeuden Arruazuko umeak larunbat goizalean, Korrikak herria zeharkatu zuenean. Hala ere, haiek ere euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko aukera izan zuten, larunbat arratsaldean Arruazun barnako Korrika txikia egin baitzen. Hori dela eta, beraien petoak ere egin zituzten.