egitaraua

Mozorro festa Arruazun

Guaixe 2024ko ots. 7a, 13:49
2023ko Arruazuko inauteriak. ARTXIBOA

Otsailaren 11n, igandea, ihoteak ospatuko dituzte arbazarrek.

Euskal Herriko inauterietako pertsonaiez edo bakoitzak gustuekoen duen mozorroaz janztera eta kalera ateratzeko deia egin du Arruazuko udalak otsailaren 12an, igandea, inauteriak ospatzera. Kalejiran jasotakoarekin, merendu-afari "goxo-goxoa" eginen dute elkartean.

Arruazuko inauterietako egitaraua

Otsailak 11 igandea

12:00 Haurrendako jolasak, toldo azpian.

17:30 Mozorroen etxez etxeko kalejira.

19:00 Etxez etxe jasotako jakiekin merendu-afaria, elkartean.