Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Guaixe 2024ko api. 29a, 11:12

Arruazuko udaletxeko atea zabalik. Aldamenean ostatua. ARTXIBOA

Maiatzaren 14ra arte aurkez daitezke eskabideak.

Arruazuko Udalak jakinarazi duenez, herriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsik daude, eta bi ardura horiek betetzeko deialdia egin du. Eskabideak udalaren bulegoan aurkeztu beharko dira eta horretarako epea maiatzaren 14an despedituko da.