Sanantondarren ezohiko bilkura

Guaixe 2021ko urt. 27a, 11:09

San Anton kofradiak urteroko bilera egin zuen larunbatean. 306. bilera hildako anaien omenezko elizkizunaren ondoren egin zuten, elizan bertan. Kofradiaren martxa onerako kontuak izan zituzten hizketagai. Urte normala balitz elkartean eginen lukete bilkura eta bazkariarekin despedituko lukete topaketa, baina aurten COVID-19 gaitzagatik ezin izan dute hala egin.