Korrikaren aldeko ekimenak Bakaikun

Guaixe 2024ko mar. 11a, 15:42
Bakaikuko elkarteko kideak 2022ko Korrikan. ARTXIBOA

Martxoaren 15ean, ostirala, Korrikaren aldeko pintxopoteoa antolatu dute, Bakarrekoetxea elkartean, eta 17an, Korrika Txikia eginen dute.

Martxoaren 19an, asteartea, pasako da Sakanatik Korrika; 06:00ak aldera iritsiko da Bakaikura, eta aurretik zenbait ekimen antolatu dituzte Korrikarako berotzeko. Hortaz, martxoaren 15ean, ostirala, 19:00etan, Korrikaren aldeko pintxopotea antolatu dute, Bakaikuko elkartean. Elkartasunean parte hartzeko bakoitzak bere pintxoak eramateko mezua zabaldu du antolakuntzak. Pintxopotea Nerepe bakarlariak girotuko du, eta Azterketak euskaraz aurtengo Korrika omenduen aldeko elkartasun argazkia eginen dute.

Bestetik, martxoaren 17an, igandea, Korrika Txikia eguna izanen da Bakaikun. 16:00etan petoak margotzera bilduko dira, elkartean, eta 17:00etan Korrika Txikia Bakaikutik abiatuko da Iturmendiraino.