Disko jaurtiketa

June Kintana, zortzigarren Europako Jaurtiketa Luzeen Kopan

Guaixe 2024ko mar. 12a, 11:38
June Kintana, Europako Jaurtiketa Luzeen Kopan parte hartu zuten selekzioko gainontzeko kideekin. RFEA

Atleta bakaikuarrak denboraldiko jaurtiketarik ona egin zuen, 53,72 metrokoa

Martxoaren 9an eta 10ean Europako Jaurtiketa Luzeen Kopa jokatu zen Leirian (Portugal). June Kintana Larraza atleta bakaikuarrak bertan parte hartu zuen. Disko jaurtitzaileak denboraldi honetako bere jaurtiketarik onena egin zuen, 53,72 m, eta zortzigarren sailkatu zen. Bere multzoan Helena Leveelahti finlandiarra izan zen lehena (55,34 m). 

Lan guztiak kontuan hartuta, Espainiako selekzioa gizonezkoen mailan hirugarren sailkatu zen, brontzea, eta emakumezkoen mailan zortzigarren.