Udaberriko Festak ospatuko dituzte Bakaikun

Guaixe 2024ko api. 12a, 11:18
Bakaikuarrak festei hasiera emanen dien etxajua pizteko garaian. ARTXIBOA

Apirilaren 26tik 28ra, ostiraletik igandera, izanen dira ospakizunak.

Bakaikuarren festa egutegia zabaldu eginen da aurten, eta apirileko azken asteburuan, 26tik 28ra, Udaberriko Festak ospatuko dute. Besteak beste, apirilaren 27an herri bazkaria izanen da, eta parte hartu nahi duenak txartelak herri dendan, Koxkon edo Bakarrekoetxea elkartean eros dezake, helduek 20 eurotan eta haurrek 10. Apirilaren 22ra arte egonen dira txartelak salgai.

Festen barruan, 26an, Bakaikuko Udaberriko Festetako Frontenis Txapelketaren finala izanen da ere, 18:00etan, frontoian. Txapelketan parte hartzeko elkartean, Koxkon eta dendan eman daiteke izena. Bikoteak mixtoak izan daitezke.

Bestetik, ospakizuneko kamisetak ere egin dituzte. Hilaren 15era arte eros daitezke, sare sozialetan konpartitu duten kartelaren QRren bidez. 

Bakaikuko Udaberriko festetako egitaraua

Apirilak 26 ostirala

18:00 Frontenis txapelketaren finala.

19:00 Festen hasierako etxajua.

20:00 Patata tortilla txapelketa.

23:00 Kontzertuak: Beietz! eta Bihurri

Apirilak 27 larunbata

12:30 Herri apostua.

13:30 Trikitilariek girotutako poteoa.

14:30 Herri bazkaria.

16:30 Gynkana.

17:15 Pnatxo Valbuena mariatxia.

18:45 DJ Track-a-rekin herriari buleta, gazte asanbladak antolatuta.

22:00 Luzianorekin dantzaldia.

00:30 DJ Gozaderak.

Apirilak 28 igandea

16:00 Desmuntatzea.