Bakaikuko Udalak UEMAn sartzea eskatuko du

Guaixe 2024ko api. 30a, 11:00

Bakaikuarrak tabernako atean elkartuta. ARTXIBOA

Apirilaren 30erako udal bilkuran hartuko du erabakia. 

Bakaikuko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko, UEMAko kide izatea erabakiko du gaur arratsaldeko osoko bilkuran. Horrela, UEMAk maiatzaren 18an Lesakan eginen duen Batzar Nagusian onartuko du bere eskaera. Batzar berean Lakuntzaren eskaera ere onartuko dute. Bakaikurekin aipatu mankomunitatea 110 udal izatera iritsiko da. Haietatik bost dira sakandarrak: Arruazu, Arbizu eta Etxarri Aranatz, eta sartzear diren Lakuntza eta Bakaiku.