San Juanera bitan

Guaixe 2016ko eka. 24a, 12:00

Nenau herriko despopulatuko eliza zen San Juan ermitara bitan joanen dira dorrobarrak asteburuan. Gaur, 19:00etan, aurreneko aldiz, bezperak eta arrosarioa izanen baitira. Haien ondoren, kontzejuak herritarrei gazta, ogia eta ardoa eskainiko dizkie. Bihar, San Juan ermitara joanen dira, berriro ere dorrobarrak, baina goizez. 10:30ean meza izanen da eta, ondoren, auzatea. San Juan ospakizunekin ohikoa denez, herriko etxe bakoitzeko pertsona bat gosaltzera eta bazkaltzera gonbidatuko ditu Dorraoko Kontzejuak. Itur aldea elkartean izanen dira ospakizunok.