Egiarreta lider Elomendiko Txapelketan

Guaixe 2014ko abe. 16a, 09:11

Elomendiko Txapelketa. 2. faseko 2. jardunaldia. Bar Mikel 3 – Egiarreta 4

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko 2. jardunaldia jokatu zen. Bar Mikeli 3-4 irabazi eta gero, Egiarreta dugu txapelketako lider berria, 10 punturekin. Arakilgo Zaldua ez da bigarren fase honetan lehiatzen ari. Asteburuan 3. jardunaldia jokatuko da. Egiarretak Zugar taldea izango du aurkari, Uharte Arakilgo futbol zelaian.