San Migelak direla eta, larunbatean ekaitarrek mahaiaren bueltan eseri eta elkarrekin afalduko dute. 60 bat herritar bilduko dira Ekaiko ospakizunean. Musika lagun ordu txikiak arte iraunen du ospakizunak. Sainduaren omenezko elizkizuna izanen da etzi, goizez.