Sua, saltoak eta afaia Ekain

Guaixe 2022ko eka. 20a, 10:07
Ekai errepidetik. ARTXIBOA

Udako solstizioaren ospakizuna dela eta, ekaindarrak iturri ondoan bilduko dira ostegunean, ekainaren 23an. 

San Juan bezpera dela eta, herriaren goiko plazan, iturri ondoan, dute hitzordua jarrita ekaidarrek ostegunerako. 21:00ak aldera sua piztuko eta haren inkerrekin afaria prestatuko dute. Menuan ez da faltako txistorrik, urdaiazpikorik eta bestelakorik. Gosea berdinduta, su gainean salto egiteko garaia izanen da.