Erreskatea Txurregin

Guaixe 2023ko uzt. 3a, 10:21
Mendizalea suhiltzailea lagunduta. @BOMBEROS_NA

Mendizale batek orkatilan min hartu zuen.

Txurregi mendi inguruan zebilen 36 urteko emakumezko mendizale batek min hartu zuen larunbat goizean. SOS Nafarroa larrialdi telefonora 11:21ean hots egin zuen txonboloan mina zuela jakinaraziz. Altsasuko parkeko suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldekoak eta anbulantzia bat mobilizatu zituzten. Emakumezkoa helikopteroan menditik jaitsi eta anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.