Kontzejuen ordainketak udalak kudeatuko ditu

Guaixe 2010ko aza. 5a, 00:00
Ergoienako Udalak Lizarragako, Unanuko eta Dorraoko Kontzejuek egindako kudeaketarako mandatua onartu du. Beraz, Ergoienako Udalak hiru kontzejuen bankuko kontuak kontrolatu eta sortzen diren ordainketak eginen ditu. Neurrihorrekinordainketetanazkartasuna bilatzen dute. Izan ere, bi urte barru indarrean sartuko da lege bat zeinek behartzen dituen administrazioak zorrak 30 eguneko epean ordaintzera. Gaur egun epe hori luzeagoa da, baina Ergoienan egokitzen hastea aproposa dela jo dute. Bestalde, kontzejuen kontabilitatea udalak daramanez, kontzejuei eskaintzen dien zerbitzua osatzen du Ergoienako Udalak. Protokoloa Horretarako funtzionamendu protokoloa onartu du Ergoienako Udalak. Kontzejuetako kontuen titularrak kontzeju-buruak eta ibarreko udal idazkaria izanen dira. Azken horrek kontzejuetatik agintzen zaiona eginen du.