Skulls and roll festa Errotzen

Guaixe 2011ko abe. 16a, 10:05
Gaur gauean Errozko tabernan zuzeneko kontzertuak izanen dira. Hiru musika talde arduratuko dira jai giroa jartzeaz: Dubrovnik, Gora Gora Kids eta Tritones taldeak. Musikariek gabon bezperako skulls and roll kontzertua eskainiko dute. "Christmas amesgaizto festa" iragarri dute. Sarrera doan da. Gora Gora Kids taldea Ameriketako eta euskal rocketik edan du. Horren ondorio da bere musika. Horrela, ingelesez eta euskaraz abesten dute. Umorez beteriko emanaldian, garai bateko rock kontzertuetara eramango gaitu.