Errotzen bi familiabakar eraikiko dira

Guaixe 2024ko urt. 23a, 11:12
Errotzen bi etxeak eta kalea non eginen diren azaltzen duen mapa. UDALA

Horretarako oniritzia eman dute udalak eta gobernuak.

Arakilgo Udalak ibarreko hirigintza araudian aldaketa egituratzaile bat egitea onartu ondoren, Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa. Horrek aukera emanen dio Ostagorri SM enpresari Errotzen hegoaldean bi etxebizitza familiabakar eraikitzeko. Hirigintza arauek hiru eraikuntza egiteko aukera ematen zuten, baina ibaia gertu dagoenez, eta uholde arriskua handia denez, hirigintza aprobetxamendu guztia ezin da gauzatu. 

Erroztik Oskiara daraman errepidearen azken etxearen ondoren kale bat zabalduko da. Etxebizitzak 3.397 m2-ko azalera duen unitate batean eraikiko dira. Haietatik 2.358 m2 etxebizitzendako izanen dira, 650 m2  kalerako; kale horretan ibilgailuendako gutxienez hiru aparkaleku egin beharko dira. Eta gainontzeko 389 m2-ak berdegune izanen dira.