Oskar Lasa, Titin eta Fernando Goñi Mexikora

Guaixe 2014ko aza. 13a, 07:58

Fernando “Momo” Medinarekin batera hiru pilota jaialditan parte hartuko dute abenduan

Izen handiko hiru pilotari ohiek Amerikako bidea hartuko dute abenduan, bertan hiru pilota partidatan parte hartzeko asmoarekin. Oskar Lasa etxarriarrak, Fernando Goñik eta berriki pilotako lehen maila utzi duen Titinek Mexikora joateko asmoa dute, abenduan Tulyehuelcon hiru pilota jaialdi eskaintzeko. Asegarcerekin pilotari profesionala izan zen Fernando “Momo” Medina pilotari mexikarra izango dute taldekide. Partidak abenduaren 13an, 18an eta 20an jokatuko dira eta ikusmin handia sortu dute.