Hirugarren bertsolari sakandarra lanera

Guaixe 2015ko ots. 14a, 09:26

Igandean, 17:30ean, Zubiriko Gautxori jatetxean.


Aurtengo Nafarroako Bertso Txapelketa inoizko sakandarrena da, ibarreko lau bertsolarik parte hartzen baitute. Josema Leitzak eta Oier Lakuntzak larunbatean aritu ziren eta etzi Joseba Beltzaren txanda izanen da. Zubiriko final-laurdenean etxarriarrarekin batera Oskar Estanga, Amaia Elizagoien, Aimar Karrika, Sarai Robles eta Saioa Alkaiza ariko dira.