Buruz burukoaren atean

Guaixe 2015ko mar. 31a, 16:37

Julio Sotoi txapelarekin Enekoren txaloak jasotzen. Argazkia: Alberto Elosegi.

Eneko Lazkoz Martinez Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelaren borrokan sartzekotan izan zen.

Julio Sotok jantzi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Larunbatean Elizondon izandako finalean Xabier Terrerosekin neurtu zen Soto. Terreros, Lazkoz, Lazkoz, Terreros. Hortxe-hortxe ibili zen buruz buruko sailkapena. Azkenean, bertsolari etxarriarrak 446,5 punturekin hirugarren postua eskuratu zuen. Orain arte parte hartu lau finaletako posturik onena da podiumeko azken koxka (2013an 5.; 2011n 7. eta 2010ean 8.). Finalean emankor aritu ziren zortzi bertsolariak eta Elizondoko frontoia betetzen zuten zaleek gogoz babestu zituzten.