Udalak dozena bat batzorde ditu

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 13:14

Etxarri Aranazko Udalak 12 batzorde osatzea erabaki du. Haietako hiruren buru alkatea bera, Eneka Maiz Ulaiar izanen da: hirigintza, ekonomia eta komunikazioa. Euskara eta hezkuntza batzordeen arduradun izanen da Joxe Aldasoro Jauregi. Basogintzaz Aitor Karasatorre Muguruza arduratuko da. Silvia Marañon Chasco aukera berdintasun batzordearen buru da. Azokagintza eta merkataritza gaiez arduratuko da Begoña Goikoetxea Zabaleta. Kultur batzordearen buru Lur Larraza Lopez izanen da eta kirolena Aritz Ikobaltzeta Mardaras. Maria Saez de Albeniz Beregaña gizarte zerbitzuen batzordeko buru da eta Herri-lurrak eta bideak batzordearen arduradun Aberri Barandalla Fernandino izanen da.

Udaleko ardurak banatu ziren osoko bilkuran ez zen PPko zinegotzi bakar bat egon. EH Bildutik adierazi dutenez, “kanpainan urreak eta zilarrak eskaini ondoren, gero benetan ardurak eta lanak hartzeko orduan desagertu egin dira”. Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak hiru hilabetetik behin ohiko batzarra eginen du, hiruhilabeteko lehen asteazkenean, 19:00etan.