Bardoak 2016

Einnekin bardoak zuzenean

Guaixe 2016ko ots. 5a, 12:00

Bihar, 18:00etan, Etxarri Aranazko gaztetxean.

Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimena, asteburu honetan bere aurreneko fasea despedituko du. Iganderako 16 taldeak bi saiotan parte hartu izanen dute eta hurrengo fasera zein 16 talde pasatzen diren jakinen da. Altsasuko Bota Lasai taldeak herriko saioko puntua eskuratu zuen, baina ez Lesakakoa. Azken horiek galduz gero banako berdinketa legoke eta, agian horrela, taldeko multzo buru gisa aurrera eginen lukete.

Etxeko saioa jokatzeko duena Einnekin talde etxarriarra da. Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Oier Lakuntza, Joseba Beltza eta Unai Artieda bertsolariak Berriozarren puntua eskuratu zuten eta etxeko saioa irabaztearekin aurrera eginen lukete. Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Jon Arrizibita, Pablo Perez) taldearen kontra neurtuko dira, bihar. Maider Ansa izanen da bertso-merenduko aurkezlea.