Udalak zerbitzu anitzetarako langabetuak kontratatuko ditu

Guaixe 2016ko ots. 10a, 15:37

Etxarri Aranazko Udalak bando bidez jakinarazi du zerbitzu anitzen lantaldean peoi gisa aritzeko langabetuak kontratatuko dituela aurten ere. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin bi pertsona urte erdirako kontratatuko dira. Interesa duten etxarriarrek astelehen eguerdira arteko epea dute Altsasuko enplegu bulegoan izena emateko. Udaletik gaztigatu duenez, euskara jakitea nahitaezkoa izanen da, euskara lan hizkuntza baita. Hizkuntza proba hilaren 17an eginen da eta teorikoa eta praktikoa 24an. Informazio gehiago www.etxarriaranatz.eus-en.