Etxarriko futbol eskolakoak Sadarren

Guaixe 2016ko ots. 11a, 11:33

Osasunako futbolariekin talde argazkia atera zuten

Etxarri Aranazko Futbol Eskolako ikasleak Sadarren izan ziren igandean, Osasuna Fundazioak futbol eskolekin egiten duen kanpainaren barruan, Osasunak eta Almeriak jokatutako partida ikusten. Horretaz gain, Osasunako futbol taldearekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten Etxarri Aranazko eta Berriobeitiko futbol eskoletako neska-mutikoek, haien gozamenerako.