Interneten Erabilera Seguruaren Eguna ikastoletan

Guaixe 2016ko ots. 11a, 12:03

Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletako DBHko 4. mailako ikasleek, Nafarroako gainontzeko ikastoletako ikasleen modura, Interneten Erabilera Seguruaren Eguna ospatu zuten atzo, otsailaren bigarren asteko bigarren egunean. Nafarroako ikastolak Europako eTwinning eskola sare-kideak dira horren barruan, Jolas dezazun zure partea Internet seguruagoa lortzeko lelopean ospatu zen eguna.

Nafarroako ikastoletatik jakinarazi dutenez, “interneten erabilera seguru eta osasuntsua izan dezagun hainbat programa garatzen ditugu. Halaber, hezkuntza denon ardura denez, hainbat sektoretan aplikatzen dugu ikasitakoa, bai ikasleekin zein irakasleekin eta familiekin”. Bestalde, ikastolak gogorarazi dute Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean Anomia digitala aztertzen duen ikerketa egiten ari direla.