Etxarriarra ETB2ko abentura reallityan

Guaixe 2016ko uzt. 13a, 12:09

ETB2k Objetivo Chimborazo saioa gaur 22:15ean mustuko du. Sara Gandarak aurkeztuko duen saioko lehiakideek Ekuadorren dagoen Chimborazo sumendia igo beharko dute. Lehiakideek zailtasun bereziko hainbat proba gainditu beharko dituzte helburua lortu ahal izateko. Andaluzia, Aragoi, Gaztela-Mantxako eta Euskal Herriko bina bikote ariko da. Euskal herritarrek talde gorria osatuko dute, Iñaki Lekuona kapitain dutela. Aitziber Nazabal etxarriarra Egoitz Zozaia Zizur Nagusiko lagunarekin osatzen du bikotea lehiaketan. Saioa asteazkenero emanen dute, 22:15ean.