Boluntarioek piztuko dute festetako etxajua

Guaixe 2016ko uzt. 30a, 09:01
Jantzien banaketan ari diren eta jaki-bankuko boluntarioek botako dute etxajua gaur.

Etxarri Aranazko festak piztuko dituen etxajua herriko bi taldek piztuko dute: jantzien banaketan ari diren boluntarioak eta jaki-bankuko boluntarioak. Festei hasiera emateko aitortza horrekin Etxarri Aranazko Udalak, “etxarriar guztien izenean urteotan eskuzabaltasunez eta apaltasunez” egindako lana eskertu nahi die. Etxajua piztu baino ordu bat lehenago, 12:00etan, festetako kartel lehiaketako saria jasoko dute irabazleek: Hodei Lizarraga Goñi (HH maila), Jon Orella San Martin (LH 1-3), Alain Jaka Goñi (LH 4-6) eta Iñaki Fernandez Iturmendi (helduen maila).


Garillek 30, launbeta. Etxia! Egune
10:00etan Ehiza-ibilbidea. Muxar ehiztari taldea.
12:00etan 2015ean jaiotakoei zapi-banaketa eta kartel lehiaketako irabazleei sari-banaketa.
13:00etan Festa hasierako suziria. Gero, kalejira Etxarri Aranazko buruhandi, Uharte Arakilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa, Etxarri Aranazko gaitero eta Turrutxiki txarangarekin.
14:00etan Turrutxiki txarangaren kontzertua, plazan.
17:30ean Pilota eta pala partidak. Gure Pilota elkartea.
17:30ean Kalejira, Turrutxiki txarangarekin.
18:30ean Etorkizuna euskal dantza taldearen ikuskizuna, plazan.
20:00etan Preso eta iheslariak etxean nahi ditugu, manifestazioa. Etxerat.
20:00etan Salbea Andra Mari ermitan, Etxarri Aranazko abesbatzak eta parrokiko abesbatzak kantaturik.
20:30ean Auzatea, Hartzabal, Etxe-Azpi, Uberri, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek prestaturik.
20:30etik 22:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 4:30era Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

Garillek 31, iyendie. Arañaz elkartien egune.
10:30ean Dianak Etxarri Aranazko gaiteroekin.
11:30ean Auzatea, Gure Etxea elkarteak prestaturik.
12:00etan Meza.
12:30ean Herri kirolak, plazan. Aizkora apustua, harri-jasotzaileak eta trontzalariak. Sakanako aizkora eskolako ikasleen erakustaldia.
13:00etan Etxarriko buruhandiak.
13:30an Musika ikuskizuna: Puro Relajo (mariatxiak).
18:00etan Artisau azoka.
19:00etan Kale antzerkia: Burutik jota, Trokolo taldea.
20:30etik 22:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Agorrillek 1, astelehena. Kaudrilaan egune
10:30ean Dianak Turrutxiki txarangarekin.
11:30ean Auzatea, Etxe-Azpi elkarteak prestaturik.
12:00etan Haurrendako apar-festa. (Bainujantzia eta txankletak eraman).
13:00etan Etxarriko buruhandiak eta japoniar bonbak.
13:00etan Bertso-saioa, plazan: Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Eneko Lazkoz.
18:00etan Florencio Galdino, Zirko Loretsua taldearen ikuskizuna.
19:00etan Kalejira, Turrutxiki eta Kalean txarangekin.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Agorrillek 2, astiertie. Haurren egune
11:30ean Auzatea, Udaberri elkarteak prestaturik.
11:30etik 13:00etara Jolas-parkea haurrendako.
13:00etan Etxarriko buruhandiak.
13:00etan Iparfolk musika-saioa.
17:00etan Futbol-plaza txapelketa, kale nagusian.
17:00etatik 19:00eta Jolas-parkea haurrendako.
19:00etan XXIII. Play Back txapelketa, plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Agorrillek 3, astiazkena. Aittun-amiñaan egune
11:30ean Nesken pala-partidak. Gure Pilota elkartea.
11:30ean Auzatea Hartzabal elkarteak prestaturik.
12:00etan Meza.
12:00etan Haurrendako Joku-Trena.
13:00etan Etxarriko buruhandiak eta japoniar bonbak.
13:00etan Arantza eta Pantxo, musika-saioa.
14:30ean Aittun-amiñaan bazkaria.
16:00etan Aitor soinujole eta musikaria.
18:00etan Yarleku taldearen Numenes familiarteko ikuskizuna.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin.

Agorrillek 4, ostegune. Kintuen egune
10:30ean Dianak, Turrutxiki txarangarekin. Kintoek etxez etxeko dirua eskatuko dute.
11:30ean Auzatea, urteko kintoek prestaturik.
12:30ean Bordetxe abere zirkoa.
13:00etan Etxarriko buruhandiak.
13:30ean Deakin Hicks bikotearen kontzertua.
17:00etan Kalejira Turrutxiki txarangarekin.
17:00etan XXIX. Iruñerriko Itzulia, jubenil mailako bizikleta lasterketa.
19:00etan Kintoek antolaturiko ginkana.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:00etan Musika: disko-jartzailea.
23:30ean Hesian taldearen kontzertua. Ondoren, disko-jartzailea.



Herri mugimenduben egitaraua
Garillek 30, launbeta. Euskal preso ta errepresaliatu politikuen egune
10:00etatik 12:00etara Areto futboleko txapelketan finala. EGA.
13:00etan Denok txupinazora gure ikurrekin.
14:30ean Bazkaie eta omenaldiye plazan.
20:00etan Manifestazioa, plazatik abiatuta: Preso eta iheslariak etxean nahi ditugu!

Garillek 31, iyendie
20:30ean Saiheski- eta txistorra-jatea gaztetxien.
23:00etan Kontzertubek: Northern Pride eta El Sonido de la Metralla.

Agorrilak 1, astelehena. Kuadrilen egune
14:30ean Bazkaye Karrikestun, karriken. Sagardotei menube.
19:00etan Kuadrilen igoera, gaztetxetik.

Agorrilak 2, asteartie
21:30ean Bertso afaye gaztetxeko terrazan: Julio Soto eta Iker Zubeldia.

Agorrilak 3, astizkena. Gazte egune
14:30ean Gazte bazkaye gaztetxien.
23:00etan Kontzertubek gaztetxien: Lauroba eta Nekez.
Ondoren Dj Bull eragileen txoznan.

Agorrilak 5, ostiela. Inutilan egune
10:00etan Burrunbada.
14:30ean Bazkaye.
17:00etan Inutilen desfilie.
19:30ean Pregonan irakurketa.
20:00etan Kontzentraziyue, plazan: etxean nahi ditugu!
23:00etan kontzertube plazan:Los Zopilotes Txirriaos.