90 neska-mutiko 3x3 Futbol Plazan

Guaixe 2016ko abu. 23a, 12:22
Etxarri Aranazko irabazleak. Argazkia: Osasuna Fundazioa.

Osasuna Fundazioko txapelketako jardunaldi bat Etxarri Aranazko festetan jokatu zen

Etxarri Aranazko festetara iritsi zen Osasuna Fundazioak antolatutako 3x3 Futbol Plaza. Txapelketako XII. edizioa da aurtengoa, eta jardunaldi bat Etxarri Aranatzek hartu zuen. Guztira 8 eta 12 urte bitarteko 90 neska-mutiko inguru lehiatu ziren. Lehendabiziko mailan Mikel Iribarren, Iñaki Rescale eta Eladio Javier Llorentek osatutako taldea gailendu zen eta bigarren mailan Sergio Garridok, Joel Rescalek eta Juan Suarezek osatutakoa.
Irabazleek final handian lehiatzeko txartela lortu zuten. Aipatu finala asteburu honetan jokatuko da, agorrilaren 27an eta 28an, Iruñeko Gaztelu Plazan. Sari potoloak iragarri dituzte: txapeldunendako trofeoa, tableta eta Fundazioko oparia, txapeldunordeendako trofeoa, tableta eta baloia eta hirugarren sailkatuendako trofeoa, mp4a eta Osasunista packa.