Etxarri Aranazko abesbatza txapeldunen txapeldun!

Guaixe 2016ko abe. 12a, 12:31

XVIII. Abesbatzen Sari Nagusia, folklore eta polifonia sariak irabazi ditu Zumarragan.

Lan handiaren emaitza jaso zuen Etxarri Aranazko abesbatzak atzo, txapelketen txapelketa den Abesbatzen Sari Nagusia eskuratu zuen, gainera, bai polifonian bai folklorean onenak izan zirela nabarmendu zuen epaimahaiak. Maila handiko abesbatzen aurrean egindako lan onak emandako poztasunarekin eta 2.000 euroko sariarekin bueltatu da abesbatza.

Larunbateko saioan folkloreko kantu hauek abestu zituzten etxarriarrek:

Kanta Egilea
Te veo, Ejea Sergio Jimenez Lacima
Kantatzera nuazu Koldo Pastor
Ama begira zazu Victor de Zubizarreta Arana
Zure boza Xabier Sarasola
Kitolis Luis de Aranburu


Igandean, berriz, polifoniaren txanda izan zen:

Kanta Egilea
Ave Regina Caelorum Tomas Luis de Victoria
Richte mich, Gott Felix Mendelsshon
Villarosa Sarialdi Thomas Jennefelt


Epaimahaiak Etxarri Aranazko abesbatzari buruz zera esan zuen: “soinu oso borobila eta beroa duen abesbatza da. Gainera, detaileak asko zaintzen dituzte eta askotariko programa aurkeztu dute”. Honakoak izan ziren epaileak: Eva Ugalde eta Junkal Guerrero (Donostia), Elisenda Carrasco (Barcelona), Nuria Fernandez (Madrid) eta Mónica Perales (Valencia).

Lehiaketa
Abesbatzen Sari Nagusia urtero toki batean jokatzen da. Lehiaketa horretan parte hartzeko sariketarekin lotura duten lau abesbatza lehiaketetako bat irabazia izan behar dute koralek aurreko urtean. Guadalajarako Kromatika ahots taldeak Valladolideko lehiaketa ordezkatu zuen, Vigoko GLI Appassionati ganbera abesbatzak San Vicente de la Barquerako marinel kantuko lehiaketaren bidez lortu zuen txartela, Gernikako Gaudeamus abesbatzak Zumarragako Antigua Abesbatzen Lehiaketa ordezkatu zuen eta, azkenik, Etxarri Aranazko abesbatzak Ejea de los Caballerosko lehiaketako ordezkaria izan zen.



Igandean
Etxarri Aranazko abesbatza entzun nahi duenak igandean izanen dut aukera. Eguberritako kontzertua eskainiko du igandean, 19:00etan. Abesbatza txikiak parte hartuko du ere.

Palmaresa
1973an Tolosako nazioarteko lehiaketan ahots zurien lehen saria. 

1974an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan lehen saria.

1974an Tolosako nazioarteko lehiaketan euskal abesbatzarik onena.

1975ean Torreviejako lehiaketako polifoniako bigarren saria. 

1976an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan lehen saria.

1976an Torreviejako lehiaketako polifoniako lehen saria. 

1977an Bilboko lehiaketan bigarren saria. 

1977an Tolosako nazioarteko lehiaketan ahots zurien eta ahots mistoko hirugarren saria.

1978an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan bigarren saria.

1980an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren saria.

1982an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan lehen saria.

1982an Torreviejako lehiaketako polifoniako lehen saria.

1983an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren saria.

1983an Tolosako nazioarteko lehiaketan kantu gregorianoan, ahots zuriak, bigarren saria folklorean, ahots mistoak, hirugarren saria.

1989an Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren saria.

1994an Autolgo lehiaketan lehen saria. 

1995ean San Vicente de la Barquerako marinel abestien lehiaketan lehen saria. 

1996an Torreviejako lehiaketako polifoniako lehen saria. 

2007 Ejea de los Caballeroseko lehiaketan hirugarren eta publikoaren sariak.

2007 Burgosko Antonio Jose abesbatza lehiaketan bigarren saria.

2013 San Vicente de la Barquerako marinel abestien lehiaketan bigarren eta interpretazio onenaren saria.
2015 Ejea de los Caballeroseko lehiaketan lehen saria.
2016 XVIII. Abesbatzen Sari Nagusiko irabazlea Zumarragan.