Hileroko hitzorduari hutsik egin gabe, Etxarri Aranazko irakurle taldea bihar elkartuko da. Victoriano Huizi liburutegian, 19:00etan, elkartuko dira eta Kirmen Uribe idazlearen azken liburua izanen dute hizketa gai: Elkarrekin esnatzeko ordua. Haren irakurketak sortu dizkien inpresioak, iritziak, partekatuko dituzte.