Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko aurreko ostiralean hasi eta garagarrilaren 3ra arte hartzen duen egitaraua prestatu du. Hamar urte, hamaika eitteko lelopean antolatu dituzte ekitaldiak. Hasteko joan den ostiralean pintxo-pote berezia egin zuten. Pote bakoitzarekin hainbat disko eta kamixetaren zozketarako zenbakiak banatu zituzten. Egitaraua ezagutarazteko baliatu zuten aukera.
Garagarrilaren 3an ospatuko dute urteurrena, baina bitartean musika eskaintza zabala izanen da. Bihar, hasteko, Mafalda taldearen reggaecore entzuteko aukera izanen da. Valentziako Turia eskualdeko 9 musikarik osatzen dute Mafalda taldea eta ska, reggae, funk eta hardcore estiloen nahasketatik sortzen da reggaecore deitzen duten estiloa. The Guilty Brigade hard-punk taldeak disko berria aurkeztuko du bihar: No apto para cuerdxs. Iruñerrikoen laugarren diskoa da.
Egitaraua
Martxoa 11, larunbata
Mafalda eta The Guilty Brigade taldeen kontzertuak.
Martxoak 18, larunbata
Zea Maysen kontzertua.
Martxoak 25 eta 26, larunbata eta igandea
Garagardo ikastaroa.
Apirilak 8, larunbata
Korrika festa.
20:00etan Saiheski-jana eta Dj Bull.
00:00etan Denok Korrikara!
Apirilak 22, larunbata
The Fridays Crew, Embajada eta Bultz taldeen kontzertuak.
Maiatzak 19, ostirala
Brigada Improductiva eta Itaca Band taldeen kontzertuak.
Maiatzak 27, larunbata
Haurren egune.
11:00etan Haurrendako jokubek.
12:30ean Bordetxe abere zirkoa.
14:00etan Bazkaye.
17:30ean Pupu eta Lore.
19:00etan Auzatea.
Garagarrilak 3, larunbata
Euskal festa eta 10. urteurrena
Goizean, herri eragileen azoka.
11:00etan Dux-i omenaldia.
12:00etan Herri kirolak.
15:00etan Bazkaye.
17:30ean Elektro txaranga.
20:00etan Ekitaldia.
23:00etan Zopilotes Txirriaos.