Asteburuan jokatu dira 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurreneko bi final-erdiak. Haiek irabazi dituzten bertsolariak, Julio Soto Beran eta Xabier Maia Antsoainen, finalerako zuzeneko txartela eskuratu dute. Hirugarren eta azken final-erdia falta da, Agoitzen igandean jokatuko dena. Han banatuko da finalerako azken zuzeneko txartela. Gainera, puntuazioaren arabera finalerako zein bost bertsolari sailkatuko diren jakinen da.
18 bertsolarietatik 12 lehiatu ondoren Eneko Lazkozek finalean sartzeko aukera du. Izan ere, larunbateko Berako kanporaketan etxarriarra bigarren sailkatu zen. Eta bi saioetako sailkapenaren ondoren ere bigarren delako.
Sailkapena | |
Bertsolaria | Puntuak |
Julio Soto Ezkurdia | 422.50 |
Eneko Lazkoz Martinez | 401.50 |
Xabier Maia Etxeberria | 392.00 |
Ander Fuentes Mujika, Itturri | 383.50 |
Xabier Terreros Gartzia | 381.50 |
Kotte Plaza Etxenike | 377.50 |
Saioa Alkaiza Guallar | 373.00 |
Iker Gorosterrazu Elizagoien | 370.00 |
Iñigo Olaetxea Alzugarai | 367.00 |
Josu Sanjurjo Alzuri | 364.50 |
Alazne Untxalo Erregerena | 358.00 |
Mikel Lasarte Zia | 337.50 |