Nafarroako Eskola Kontseiluak Berrikuntza proiektuak 2015-2016 monografikoa argitaratu du. Liburuak Nafarroako ikastetxetan garatutako berrikuntza proiektuen aukeraketa jasotzen du, 18 ikastetxetako 20 proiektu hain zuzen. Haietako asko Kontseiluaren XVIII. Jardunaldietan aurkeztu ziren, azaroan. Monografian Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoko lan bat dago: Ikaskuntza kooperatiboz eta Golden 5ez blai.
Ana Mazkiaran Irigoienek, orientatzailea eta zuzendaria, eta Oihana Urdangarin Iriartek, ikasketa burua, idatzitako artikuluan Etxarriko eskolan lau urtez Ikaskuntza kooperatiboan eta Golden
5en inguruan egindako lana aurkeztu dute. Hiru arlo uztartu dituzte proiektuan: ikaskuntza kooperatiboa, gelako kohesioa eta ikaslearen autoestima zaintza eta lanketa eta eskola eta gelak lan egiteko testuinguru baikorrago, goxoago eta ziurrago batean bihurtzea. Hiru egileen teoriaren uztarketa egin dute, eskolako antolaketan eta eguneroko lanean txertatuz.