Osasunako bi jokalari etorriko dira Etxarrira

Guaixe 2017ko mar. 28a, 12:32
Aurreko urtean Oier Sanjurjo eta Pucko egon ziren Etxarri Aranatzen.

Ostegunean, 19:00etan, Kultur Etxean

Osasuna futbol taldeko 2 jokalari Etxarri Aranatzera etorriko dira ostegunean, 19:00etan, Kultur Etxera. Ekitaldia irekia da eta ikusleek egindako galderak erantzungo dituzte jokalariek. Jakina, eurekin argazkiren bat ateratzeko aukera ez dute alperrik galduko Osasunako zaleek.