Asteburuan jokatu da I. Enkarterri Extrem Trails mendi lasterketa, Zaramillon. Korrikalariek 4 distantziaren artean aukeratu ahal zuten: 85 km, 69 km, 45 km edo 20 km. Tartean ibili zen Aritz Munarriz. Etxarriarrak 69 km-ko proban aritzea erabaki zuen. Beroak are gehiago gogortu zuen proba eta korrikalariek lan itzela egin behar izan zuten. Nabarmentzekoa da korrikalari askok proba utzi egin behar izan zutela. Arkaitz Iraeta izan zen txapelduna (8:56:41). Bigarrena helmugaratu zen Munarriz, 9 ordu eta bost minutu pasa korrikan eman ondoren (9:05:25) eta lan bikaina eginda.