Txapelketako bigarren postua ospatzeko “nehiko parranda” egin ondoren izan ginen Eneko Lazkoz Martinezekin. Esan zigunez, “harrittuik no. Jende asko etortzen ai dakit zorionak ematia ta. Poza de ematen dau eitten dezuna norbeittek seitzen dela ikustiek”.
Txapelketan Lakuntzako final-laurdenekoan sartu zinen. Ze gogoatzen dezu seyo hartas?
Lakuntzati, onak. Fallo batzuk izan nittuben, pixkat kontzentraziyo faltangatik. Ne bubakin pixkat hasarratu nintzen, beye, orokorrien, bertsotan gustua aittu nintzen ta girue ta, de, oso ona yondu zan. Oroitzapen ona.
Ta Berako final erdiyes?
Bertsotan ongi aittu nintzen beye Lakuntzen bezain beste ez nen disfrutetu, ze netako girue nehiko hotza o arrarue izen zan. Nik de ne betten nehiko sentsaziyo arraro nazkan, han yonko ez banintze bezala. Pixkat deszentratuik bezala, beye bueno… Hale de lortu nen bertsotan txukun eittie ta, finalia pasatzie ta, orduben, ongi.
Finalak ze zapore utzi duzu?
Oso gozue. Ne asmue zan Lakuntzeko sentsazio hoik uraitzie. Ta, bates e, ne bubai eskatzen non bertan non biyertien bertan yotioi sentitzie, ta zentratuik yotie, ta momentube disfrutetzie. Ta lortu nen. Bertsotan ne maile hobenetik oso gertu ibili nintzela uste det. Ta beiretu be klasifikaziyue, ya aurretik oso pozik nintzen. Gio, geña, burus burukoen sartzie ta burus buruko hori gozatzeko aukera uraitzie, ba, pozik.
Ze sentitzen da burus bururako zu izena aitzien?
Ba, egiye esan, ne izena esanen zebiela espero nen. Ez non ne bubai sinisten uztie, baezpa de, gio golpeik ez hartzeko. Beye egiye esan, momentu hortaino, bertsoalditik bertsoaldia, denbora bat pasatzen da, atzien exerita zaude ta pixkat pentsatzen dezu eitten ai zan hortan ta, ta, behin burus burukuen sartuta dena oso azkar pasatzen da. Hasierako momentuben zurrunbilo moduko batek harrapatu zuten ta lehenbiziko ariketa nehiko deszentratuik o harrapatu zuten. Gio beixe lasaittu nintzen ta asko gozatu nen gio.
Finaleko zein lanek bete zuzun?
Ofiziyotan da, oso gustora aittu nintzen. Beye zerbeit azpimarratzekotan bakarka gaiai kantatu nozkiyon bi ariketetan disfrutetu nen geyena.
2015ien hirugerna. Aurten bigerna. Txapela buben noizbeit? O halakotan pentsatzie kaltegarriye da?
Guaixe akatua txapelketa. Eindakuakin gozatzie tokatzen dala eta hemendik bi urtia beste txapelketa bat uraiko diau ta ikusko diau orduben nola gauden ta nola etortzen dan. Ez det gehiei pentsatzen hortan. Noizbeit lortuko banau, oso ongi, bestela, ba, debei.
Hurrengo lana Euskal Herriko txapelketa, ezta?
Bei. Udazkenien hasikua.
Hori nola prestatuko dezu?
Ez dakit. Guaikos deskantso pixkat hartuko det. Beres, ongi etorko zakiten etxien errimakin lan pixkat eitte, beye, egiye esan, nehiko alferra neiz paperan aurrien jartzeko gareien. Launekin pixkat bertsotan aittu ta… Ude aldia zerbeit etten hasi berko neizela uste det. Behin holako aukerat uraita.
Bigerna, ezta?
Ez, lehenbizikue. Ahal dan gehiena gozatzie da asmue, behin hor kantatzeko aukera eukita. Final-laurdenetatik hasten da ta gustetuko zakiten, gutxines, hurrengo fasia pasatzie, beye hoik, ya, hitz handiyek die. Saiatuko ga.
Lekunberriko taldiekin?
Bei, guaño de seitzen diau. Egiye esan, ni talde horri eskerrak mantentzen det asteroko martxa bertsotan aitzeko ta, azkenien, prestaketan o bertsotan ongi aitzian errube horrek daka, asteroko jarraipen horrek.
Aitzera dakat guraso zanetik egunio pitten bat aitzen zala bertsotan.
Bertso doñun bet o beste kantatzen dot. Beye tarareatu eitten det. Bertsotan aittu beño gehio.
Horrek de launduko duzu?
Gehien bat launtzen dena da bertsuek dakan inportantzie ematen buben. Beste gauza betzuk dazkazulako. Azkeniako, horrek txapelketa laseio fatie de ekar dut.