Etxarri Aranazko erraldoien konpartsak lau erraldoi izanen ditu. Haietako bi aurretik daudenak eta berritzen direnak dira eta egiten ari diren beste bi berri. Horiek behar bezala prestatzen herriko lau eskulangile ari dira. Etxarrirekin lotura duten lau pertsonaia izanen dira herriko erraldoiak. Sortzaileek lana despeditua dutenerako konpartsa bat sortua egotea da asmoa. Erraldoiak mugitu, gidatu, dantzatu, zaintzeko eta bestelako egitekoetarako jendea behar da. Horregatik, Etxarri Aranazko Udalak bilera deialdia egin du.