“Egunero izan behar da elkartasun eguna”

Guaixe 2017ko mai. 4a, 19:54

Elkartasun eguneko manisfestazioaren akaberan antolatzaileek adierazi zutenez,“gure artean tirabirak sortzen dituen gehiago edo gutxiago eskatu behar ote dugun eztabiada antzuetan denbora eta indarrak galtzeko lan gehiegi daukagu”. Presoak eta iheslariak etxeratzeko hiru arlotan lan egin beharra dagoela nabarmendu zuten. Arlo politikoan “botere eta erabaki guneetan gero eta indar gehiago izateko”. Gizarte arloan, “euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldera gero eta gizarte-eragile gehiago erakartzeko”. Eta, azkenik, lege arloa, “salbuespeneko epaitegi, epaile eta epaiak behin betiko desagerrarazteko”.

ETAren armagabetze prozesuak erakutsitakoa nabarmendu zuten: “helburu baten inguruan borondatea, adostasuna eta batasuna jarriz gero, euskal gizartea geldiezina da. Batasuna izanez gero gizartearen erabakimena da tresnarik eraginkorrena, eta gure helburuak hor dirau, inoiz baino eskuragarriago”.

Preso eta iheslarien aldeko elkartasuna antolatzera deitu zuten, “haien aldeko indarrak metatzera”. Larunbatean azaldu zutenez, “presoei eta iheslariei dagokie haien etorkizuna erabakitzea. Helduak eta ausartak izan ziren ihes egitera eta kartzelara eraman zituen bide hartzeko, eta helduak eta ausartak izanen dira duintasun osoz etxera ekarriko dituen bidea erabakitzeko”.

Erlazionatuak