Lau lan bidean

Guaixe 2020ko abe. 31a, 09:53

Muralak margotu dira, frontoiko atea aldatu, abiadura murriztaileak jarri eta zortzi autorendako aparkalekua prestatu.

Etxarri Aranazko Udalak Nafarroako Gobernuak despopulazioaren kontrako jarduerak finantzatzeko Zehaztapen Libreko Tokiko Inbertsioen Planetik 26.000 euroko dirulaguntza jaso du. diru kopuru horren erdia autokarabendako gunea prestatzeko erabili du. Beste 13.000 eurorekin hainbat lan egin direla azaldu digu Silvia Marañon Chasco alkateak. Alde batetik, kanpo santuan eta  futbol zelaian muralak margotu dira. Bestetik, Euskalerriari frontoiko atea hobetu egin da. Horietaz aparte, ibilgailuen abiadura txikitzeko gailu-murriztaileak eskuratu ditu udalak. Eta parkearen ondoan zortzi autorendako aparkalekua aurreikusi da.