Patroiaren eguna joan da

Guaixe 2021ko eka. 15a, 08:55

San Kiriko eguneko protagonistak aurreko bi urteetan jaiotakoak eta kintoak izan ziren.

Egitarau sinbolikoa prestatu zuen Etxarri Aranazko Udalak patroiaren egunerako. Pandemia bertan dela jende ugari ez elkartzeko, ohiko egitaraurik ez zen izan San Kiriko egunez Etxarri Aranatzen. Udala txistularien laguntzaz herriguneko kaleetan barna kalejira egin zuen eta ondoren aurtengo 17 kintoek Dantzakia dantzatu zuten Kale Nagusiko zabalgunean. Han bertan haiei lekukoa herriko txikienek hartu zieten lekukoa. Udalak festetako ttattarra oparitu zien 2019an jaiotako 28 etxarriarrei eta 2020an jaiotako 22 umeei. 

Bestalde, eguerdian, meza nagusia izan zen. Ohitura denez, haren akaberan herriko soroak bedeinkatu egin ziren, uzta ona eman dezaten. COVID-19 gaitza ez zabaltzeko eta jende pilaketak eragozteko bedeinkapena elizaren atetik egin beharrean, eraikin barruan egin zuen apaizak. Garai batean, etxarriarrak Burundabide kaleko 28. zenbaki pareraino prozesioan joaten ziren eta apaizek handik bedeinkatzen zituzten soroak. Errepidean ibilgailuen joan-etorria handitzen hasi zenean prozesioak trafiko erretentzioak sortzen zituen eta, horregatik, bedeinkatzea eliz atera lekualdatu zuten. Ohitura zen ere elizan dagoen sainduaren irudiari gari sortatxo bat jartzea eskuan. 

2019an jaiotakoak 
Ara Anda Igoa, Aimar Beloki Sanchez, Jule Campos Garcia, Nahia Diaz de Garaio Ansotegi, Adam El Filafi, Yousrra El Goundali Dahine, Aiora Garziandia Razkin, Xuban Garmendia Ikobalzeta, Inar Garziandia Elizondo, Oier Gaulabur Lopez de Sabando, Ugaitz Gaulabur Lopez de Sabando, Amaia Goikoetxea Otamendi, Noa Goñi Sanchez, Eli Igoa Garziandia, Mikel Xabier Imaz Larrea, Irune Iraurgi Unanua, Noah Jauregi Sanchez, Maddi Lakuntza Iriarte, Arhane Lakuntza Iriarte, Amets Lizarraga Agirre, Uxue Lopez de Sabando Vidal, Fallou Ndiaye Maiza, Leo Sebastian Sanchez Rocha, Julen Shewring Senar, Araitz Unzilla Aiertza, Alaine Urkia Castillo, Aiur Urrestarazu Uharte eta Oihan Urrestarazu Uharte.

2020an jaiotakoak 
Ihintza Agirre Lizarraga, Inar Azanza Loban, Eguzki Begiristain Asensio, Aimar Etxeberria Garmendia, Eritz Etxeberria Mujika, Oihan Eraso Sancez, Zuhaitz Ganboa Goñi, Alai Garde Lopetegi, Kima Goñi Hernandez, Izar Iraurgi Carrera, Mikelar Jaka Arizkorreta, Nahia Maiza Aventin, Elian Jose Martinez Reyes, Salma Missaoui El Basri, Tasnim Mouaddin, Amaiur Ormaetxea Garzia, Aitana Romero Aristorena, Elene Senar Arbizu, Danel Zaballa Ijurko, Enea Zubieta Balda, Julen Jauregi eta Ekhi Urrizelki Calderon.