Paleta goma

Maialen Larrazaren debut ikusgarria Sakanako Pala Txapelketako lehen mailan

Guaixe 2024ko urt. 11a, 12:00

Gazte etxarriarrak lehen mailako txapela lortu zuen Enara Maziziorrekin bikotea osatuta, final ikusgarrian. Guztira zortzi final jokatu ziren

Abenduaren 22an eta 23an Sakanako Mankomunitateak eta Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteak antolatutako XIX. Sakanako Pala Txapelketako finalak jokatu ziren. Kategoria nagusietan soilik ordezkari sakandar bakarra genuen, aurten lehen mailan debutatu zuen Maialen Larraza etxarriarra. Larrazak Enara Mazizior gipuzkoarrarekin osatu zuen bikoa eta debut bikaina egin zuen, finalerako sailkatu baitziren. Final estuan 18 eta 25 irabazi zieten Aizpeoleari eta Sarasibarri. 

XIX. Sakanako Pala Txapelketako finalak
Txitoak: Katixa-Amaia 12 / Auritze-Izar 9
Txitoak: Iraia-Laia 12 / Nahia-Itzea 2
Kattagorriak: Izar-Naiara 18 / Maialen-Moreno 10
Tximeletak: Juna-Irati 15 / Natale-Katixa 15
Usoak: June C.-Arhane 25 / Jare-Irati 17
Pottokak: Uxue-Izadi 16 / Laida-Iraia 25
Lehen maila: Aizpeolea-Sarasibar 18 / Mazizior-Larraza 25
Eliteak: Murillo-Eizmendi 25 / Galdos-Ruiz de Azua 16