Emakume eraldatzaileen borroka ezagutarazten

Guaixe 2024ko ots. 27a, 12:14

Martxoaren 8aren Emakumearen Nazioarteko egunaren harira egitaraua prestatu dute Etxarri Aranatzen: martxoaren 1etik 15era erakusketa izanen da, liburutegian; hilaren 1ean 'Derechos  humanos de las humanas' dokumentala izanen da, eta 8an elkarretaratzea.

Martxoaren 8aren Emakumeen Nazioarteko egunaren harira, Etxarri Aranazko Udalak, Bilgune Feminista, Sakanan Harrera Harana, Mugarik Gabe Nafarroa erakundeak eta Entreamigos - Lagun Artean erakundeak Emakume* Eraldatzaileen Borrokak egitaraua antolatu dute. Egitarauaren barruan erakusketa, dokumentalaren emanaldia eta txokolatada eta martxoaren 8ko mobilizazioak daude.

Etxarri Aranazko Emakume eraldatzaileen borrokak egitaraua

Martxoaren 1etik 15era

Erakusketa: Defendatzaileak, eraldatzen duten emakumeak, liburutegian.

Martxoak 1 ostirala

19:00 Derechos humanos de las humanas film dokumentalaren emanaldia, euskaraz. Ondoren, txokolatada, kultur etxean.

Sinopsia: Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeen elkartasunean eta haien ahotsa entzutean oinarritzen proiektu bat da. Lurralde desberdinetako emakumeen batasunaren eta patriarkatuaren eta matxismoaren aurkako borroka komunaren balioa nabarmentzen dute. Proiektuan hainbait gai eta hausnarketa lantzen dira: politika, kazetaritza, artea eta ahizpatasuna.

Martxoak 8 ostirala

12:00 Kontzentrazioa, plazan.

20:00 Alsasuko eskualdeko manifestazioa, Iortia zabalguneko estalopetik.