Errigorako produktuekin egindako pintxoak

Guaixe 2024ko mar. 6a, 12:44

Errigorako kutxak betetzen.

Martxoaren 7an, osteguna, Etxarri Aranazko pintxo potea berezia izanen da Etxarri Aranatzen.

Errigora produktuekin egindako pintxoak probatzeko aukera izanen da martxoaren 7ko pintxo potean, Etxarri Aranazko Xapateron, Leku Ona eta Derry tabernetan. Errigorak hamar urte bete ditu, eta martxoaren 13ra arte eska daitezke udaberriko kanpainako produktuak.