'Familia harrera Sakanan' hitzaldi informatiboa Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko mar. 8a, 11:35

Luzi Gonzalez de Pedroso Saez eta Ana Balda Sanjuan, Etxarriko gizarte langileak. UTZITAKOA

Martxoaren 14an, osteguna, Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetak harrera familien inguruko hitzaldia antolatu du.

Ama bakarreko familien egoera zaurgarria ikusita, Familia harrera Sakanan programaren bidez behin behineko laguntza eman daitekeela jakinarazteko hitzaldia antolatu du Etxarriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak martxoaren 14an, osteguna, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Nafarroako Gobernuko Familia saileko ordezkari bat, Sakanako bi harrera familia eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako kide bat ariko dira hizlari.