Udalak zirkulazio zerga kobratuko du

Guaixe 2024ko mar. 18a, 11:14

Etxarriarra silletarekin aparkatutako autoen ondoan. ARTXIBOA

Hilaren akaberan eginen du.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, aurtengo zirkulazio zerga kobratzera doa. Udal zergak kutxa edo bankuan helbideratuta dituztenei martxoaren 27an kargatuko die dagokien kopurua. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek, berriz, egun horretarainoko epea dute ordainketak egiteko kutxak eta bankuak herrian duten sukurtsalean. Behin martxoaren 27a pasata, pagatu gabeko ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko ditu udalak, premiamendu-bidetik kobratzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin. Bestetik, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 20a izango dela jakinarazi du udalak.