Larrañeta mendi taldearen irteera

Guaixe 2024ko mar. 27a, 11:36

Apirilaren 7an, igandea, Etxarri Aranatzetik abiatu eta Bernoako galtzadatik Ataunerako bidea eginen du Etxarri Aranazko mendi taldeak.

Larrañeta Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du apirilaren 7rako, igandea. Larrañeta elkartetik abiatuko dira, 08:30ean, eta Bernoa galtzagatik Ataunera iritsiko dira. Bertan Urbitarte sagardotegian bazkalduko dute. 15 kilometroko ibilbidea izanen da, 423 metroko aldapan gorarekin eta 661 metroko gainbeheran. Apirilaren 4ra arte izena eman daiteke, 609 223 681 (Miguel) telefonoan.