Kalamurtxeiko lanak egiteko enpresak kontratatuta

Guaixe 2024ko api. 16a, 11:18
Kalamurtxei kaleko zoruko zartadurak. UDALA

Plazako irisgarritasun lanak egin dituzten berak izanen dira.

Kalamurtxei kaleko 10 eta 22 zenbakien arteko etxe elkarri atxikien iparraldeko kale zatia konpontzeaz Xego17 SM eta Canalizaciones JFG SM enpresak arduratuko dira. Etxarri Aranazko Udalak bi enpresei eman die lana 58.612,16 euroren (BEZ barne) truke. Ubeldearen ertzean dago kalea, hainbat metro gorago. Urbanizazioko kalea egin ahal izateko harri lubeta bat egin zen ibaian 2005an. Baina gainean duen kargagatik harri lubetak behera egin du eta kalean zartadura ugari agertu dira. Arazoa konpontzeko udalak kaleko materialak kendu eta berriak jarriko ditu. Obra finantzatzeko Etxarri Aranazko Udalak Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsio Planeko dirulaguntza izanen du.