Ospatu gurekin Beleixe eguna!

Beleixe Irratia 2024ko api. 25a, 12:53

Maiatzaren 4an, larunbata, Beleixe irratiaren urteurrena ospatuko dugu, Etxarri Aranatzen.

Maitzaren 3an 25 urte beteko dira Beleixe irratiaren lehenengo emisioa egin zenetik, eta ospatzeko Beleixe eguna antolatu dugu maiatzaren 4an, larunbata, Etxarri Aranatzen. Goizean zehar irratsaio berezia eginen dugu, eta eguerdian bazkari batean bilduko gara. Bazkarian izena ematea: 948 567 074 edo 661 523 245 telefonoetan edo irratia@beleixe.eus epostan, apirilaren 26ra arte. Bazkalostean Joxek_Farra bakarrizketaria izanen da.

Bestetik, Beleixe irratiaren urteurren ospakizunen barruan, apirilaren 30ean, asteartea, 18:00etan, Euskara kirolean hitzaldia antolatu dugu, Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuarekin batera. Sarrera doakoa da.