Berdintasun scape rooma, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko mai. 9a, 13:08

Maiatzaren 11n, larunbata, Tramankuluk sortutako ihes gela izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Berdintasun scape rooma eginen du Tramankulu taldeak maiatzaren 11n, larunbata; hiru saio izanen dira, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean. Sei eta zortzi pertsonako taldetan sartuko dira parte hartzaileak, eta 11 urte gorakoendako bideratuta dago. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10ean, ostirala, 12:00etan, da, eta udaletxeak eskura jartzen dituen bide desberdinak erabiliz.