Bi baso lantegi enkantean

Guaixe 2014ko abe. 16a, 15:50

Hiriberriko Kontzejuak enkante bidez bi baso aprobetxamendu saldu nahi ditu. Aurrena 2.965,89 larizio pinu oinek osatzen dute, 1.851,8m3 zur eta 1.114,3m3 egur kubikatzen dutenak. Kontzejuak lantegiagatik 48.535,62 euro eskatu ditu. Bigarren aprobetxamendua 374 alertze oinez osatuta dago eta haietatik 143,2m3 zur eta 47,7 m3 egur atera daitezke. Harengatik 3.294,32 euro eskatzen ditu kontzejuak. Biengatik, guztira, 51.829,94. Haietan interesa duenak bere eskaerak Arakilgo udaletxean aurkeztu beharko ditu hilaren 29a baino lehen.